—Iguzki, Iguzki maite, lillura zoragarria, gaurko goizalde diat, barteko gauaz naaste, oporraldi leenenkia! Argi zak, gaur bezala, argi zak nire bizia; barne-egarri bat diat, argi zadak iturria.
* * *
Otoi au egin arte gezur-yainko goriari, norbait dizu sumatu, xee ta bixkorrik, beean, urrats usuz ibiltari. Amona du. Gaixoak eskuan dakar yanari, artirin-orea ta artale gaiñez-lxuri.
Andre agurgarriak amets etxekoia du min: azak eta tipulak, udare, marrubiak, arrautz-oillo ta urde... «zikin». Yatorriz izan arren kaletar andre-pinpirin, eusko larre-zumoa zaiñetan dizu berekin.
Mezetatik etorri- berri. Yantzi beltz txukuna soinean: manteliña doi ken... Ala baitzien oilloeri maitasuna! Billoba zaarrenaren leiora begirakuna yasoaz, itz eztiez onetsi zion eguna.
Gazte'k —egi dasagun-- ez du birimiña beldur; urdail-zorroa ere, gosariak uts-arren, artean etzaio ximur. Ezpal berezkoz baiña, mutilla dugu naiko zuur: iñork laztandu nai-ta, ez akiok egin uzkur.
Murgildu duzu uretan, gabe baitzegon, artean. Amonak orea-ta bakar gorrian laga, ta atzera dator bidean. Oilloak tinko, baiña billoba are, biotzean: aien goseak, itxoin; onenak etzezakean.
Badator beera Gazte, goiko sukalderi muzin. Ezpaiñak ximurtuki amona dabil: ez duk aren ondoan atsegin! —Neskame bargazta, non? Ta alabak, non?... Oro berdin! Erdi-itzalia sua, ezin esneak irakin!
An dabiltzu gaixoa zerbaiten billa su ta gar, sutatik ezin baitu esnerik katillura atzapar uts gorriez ar! Apalak irauli ta zoko guzietan aztar: eskuan burruntzali... ta aren eske... zora bear!
GIDA TURISTIKOA
ZARAUTZ.ORG
Orrialde hau Zarauzko udaleko webgunea da, hemen aurki dezakezu herriari buruz jakin nahi duzun informazio guztia.
http://zarautz.org/
BIOGRAFIA
Miguel Araiztegi 1955eko abuztuaren 20an, Bergaran, Gipuzkoan jaio zen. Artearekiko afizio eta trebetasun handia erakusten duen langile bat da. Hiru anai-arreben arteko bigarrena da. Txiki-txikitatik erakutsi zuen arte ederretarako trebetasun eta gaitasuna. Oso gaztea zenean, etxean zegoen une bakoitzean, Bergarako Usondo parkea begiratzen zuen. Halako batean, egunero ikusten zuen egunsentia margotzen hasi zen eta hortik piztu zitzaion margotzeko zaletasuna. Batez ere, bera hunkitzen zuten paisaiak (gehienetan bere herrikoak) margotzen, eskulturak egiten eta arte ederretako edozein motatako adierazpenak sortzen zituen. Hala ere zenbait oztopo izan zituen arte adierazpena aukeratzeko orduan. Bergaran, izugarrizko mugimendua zegoen pintura arloan, arrazoi nagusia Simon Arrietaren eskolak eman zuen bultzada izan zen. Beraz, pintura iruditu zitzaion aukerarik egokiena. 1980an bere bizitzak eten bat izan zuen, soldaduskara joatera behartu zuten. Hemen urte gogor bat pasa ostean Bergarara itzuli zen. 1990ean ezkondu egin zen, ondarrutar emakume batekin. Gerora, pintura arlora bere lana bideratzea erabaki zuen eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste: -Bilboko udalak antolatutako 2003ko Artista Berrientzako Sariketa. -Bergarako udalak antolatutako arte ederretako saria (2005). Gaur egun, Bedelkarreko (Bergarako Artisten Elkartea) kidea da, talde honek antolatutako ekimenen partaide izan da. Horren lekuko, Gaspar eraikuntzako etxeko hormetan berak egindako pintura ikus dezakegu. Bere zaletasuna hau izan arren, lantegi bateko langile xume bat da.
Goiko bideoan dantza errusiarr tradizionala dantzatzen dute. Dantzek musikaren arabera izen desberdina dute eta mota asko daude. Honen izena kalinka da. Dantza hau nahiko zaharra da, baina garai bakoitzera egokitu da. Gizonen dantzetan boterea, indarra, ausardia etan neskengan errespetua erakusten duela diote. Nesketan berriz seriedadea, arruntak direla...